Aisialdia eta turismoa
Ibilbide desberdinak eskaintzen ditugu gurdi gainean paseoa eginda, Urkuluko inguruak ezagutu, parajeetaz disfrutatu eta erritmo pausatuan amalurrarekin bat egiteko.
- Aparkalekuko iturritik Urbaltzera. Korueta auzoa, Hiruatx parean, Kurtzebarriren magalea, Urkulu urtegiaren sorrerantz, Aizkorri-Aratz natura parkearen ahora. Bueltan, Udalatx, Anboto, Etxagueneko haitzak eta ura.
Oharra: joan-etorria egin ahal izango da, edo bakarrik joatea edo etortzea.
Denbora gutxi gora behera: 15-25min joan eta etorri
- joan bakarrik: 25€ (BEZ barne)
- joan eta etorri 40€ (BEZ barne)
4 nagusi edo 2 nagusi eta 3 ume sartu ahal dira gurdian
- Iturritik presara. Azatza eta Larrino auzoak, urtegia osotasunean, Hiruatx eta Kurtzebarri pare-parean. Bueltan Aitzorrotz izango dugu.
Oharra: joan-etorria egin ahal izango da, edo bakarrik joatea edo etortzea.
Denbora gutxi gora behera: 25-35min joan eta etorri
- joan edo etorri presatik: 35€ (BEZ barne)
4 nagusi edo 2 nagusi eta 3 ume sartu ahal dira gurdian
- Urkuluri buelta osoa. Inguruko auzoak, mendikate guztiak, urtegi ingurua babesleku hartzen dituzten hegaztiak ikuteko aukera, baserri-auzo eta bertako animali eta bizimodua.
Argazkiak atera edo ingurua ikusteko 2 edo 3 bider geldituko gera.
Denbora gutxi gora behera: 45-60min joan eta etorri
60€ (BEZ barne)
4 nagusi edo 2 nagusi eta 3 ume sartu ahal dira gurdian.
- Bestelakoak. Beste eskaera motak ere landu ahal dira.
Familia plana
Natura eta animaliak gertutik ezagutzeko aukera gurdia bitarteko izanda; goiz edo atsaldepasa egiteko plana. Paseo motzak egin eta natura, animali, sendabelar edo zaldiaz ikasteko, hain zuzen ere. Adibidez, gurdian ibili aurretik zaldia nola prestatzen eta nola zaintzen den, baita berarekin komunikatu zaldia bera ere ezagutzeko.
Denbora : ordu 1 / 50€ (BEZ barne)
Eskolak
Natura eta animaliak gertutik ezagutzeko aukera gurdia bitarteko izanda; goiz edo atsaldepasa egiteko plana. Aukera dago, baita ere, ikasleekin tailer desberdinak egiteko: taldeka paseo motzak egin eta natura, animali, sendabelar edo zaldiaz ikasteko, hain zuzen ere. Adibidez, gurdian ibili aurretik zaldia nola prestatzen eta nola zaintzen den, baita berarekin komunikatu zaldia bera ere ezagutzeko.
20-25 umeko taldeak
Denbora : 2 ordu / 8€ (BEZ barne) ume bakoitzeko
Opari Txartelak
Arreta berezia behar duten kolektiboak
Zaldiarekiko hurbiltze eta sentitze prozesua, naturaren eta zaldiaren erritmoa barneratzea, zaldia prestatzeko prozesuan parte hartu, eta paseoa gurdiaren gainean.
Elkartearen, taldearen edo pertsonaren beharretara egokitzeko malgutasuna.
4 edo 5 pertsonen taldeak
Denbora:
50€ (BEZ barne)
Gurdi gainean paseoa
Prezio hori gurdi osoaren alokairuari dagokio. Ez da pertsonako kobratzen.
Gurdi gainean: 4 nagusi edo 2 nagusi eta 3 ume sartu ahal dira
Nundik nora? | Prezioa | |
---|---|---|
Aparkalekuko iturritik – Urbaltzera | Joan edo etorri Urbaltzetik | 25€ (BEZ barne) |
Aparkalekuko iturritik – Urbaltzera | Joan eta etorri | 40€ (BEZ barne) |
Iturritik – presara | Joan edo etorri presatik | 35€ (BEZ barne) |
Urkuluri buelta osoa | Joan eta etorri | 60€ (BEZ barne) |
Urkuluri buelta osoa + hamarretako edo askaria | Joan eta etorri | 80€ (BEZ barne) |