Trotian zaldiaren eta gurdiaren bitartez gure bizitza erritmoa pausatzen lagundu eta, era berean, amalurrarekin konektatzen laguntzeko ekimena da.
Gaur egun daramagun bizitza azkarrak kalte egiten digu nabarmen. Horregatik, ezinbestekoa da amalurraren eta ortziaren erritmora –berez naturala duguna- bueltatzea.
Zaldiaren trote lasaiak eta erritmoak gure barnea baretzen laguntzen du nabarmen. Baita ere naturarekin harreman zuzena berreskuratzeak.
Zaldia eta gurdia ditugu erreminta nagusi, eta horrekin batera beste hainbat aukera: zaldiarekin kontaktua.