NON GAUDE?
Urkulu, erlaxatzeko eta naturaz gozatzeko ingurune ezinhobea
Urkuluko urtegia Gipuzkoako barnealdean dago, Aretxabaletako erdigunetik oso kilometro gutxira eta Kurtzebarri mendiaren (1.146 m.) azpian. Bere baitan daude Aozaratza, Arientza, Larrino eta Goronaetako baserri auzo ederrak.
Urkulu Debagoiena eskualdeko gune erakargarrienetakoa da, bisitariari erlaxatu eta naturaz gozatzeko aukera ezinhobea eskaintzen diolako.
Gainera, Urkulu kirola aire librean egiteko leku aproposa da. Urtegia 6,5 kilometrotako bidegorri batek zeharkatzen du, eta bertan daude ariketa fisikoa egiteko hainbat gune zein bertan dagoen hegazti espezie anitza bere habitatean ikusteko egokitutako behatokiak. Jende ugari joaten da Urkulura ibiltzera, korrika egitera, zein bizikletan edo patinetan buelta egitera. Ibilbide laua da, aldaparik gabekoa, eta ezin dira motorezko ibilgailuak sartu.
Kurtzebarri, Hiruatx, Orkatzategi eta Ametsagaina mendi ederrez inguratuta, Urkulu aire garbidun birika da, eta ingurune ezinhobea inguruko mendietan mendizaletasunaz gozatzeko zein bidegorritik paseatzerakoan paisaiaz txunditzeko.
Urkuluko urtegiko urak edaten ematen die Gipuzkoako udalerri askori.