Urkuluko natura

Urkuluko naturgune zoragarrian zaldiaz, gurdiaz, naturaz eta norbere erritmoaren berreskuratzeaz gozatzeko aukera.

Naturaz gozatu eta naturarekin konektatzeko paseoak.

Gure zerbitzuak

Partikularrei, familiei, eskolei, elkarteei bideratutako zerbitzuak.

Zailtasun desberdinak duten,  zein naturaren erritmoa berreskuratzeko beharra dutenei bideratutako ekintza bereiztuak.

Noiz etorri nahi duzue?

Zalantzarik izan ezkero:

izaditamaia@gmail.com edo

943 581074 (utzi mezua erantzungailuan)

edo zuzenean hemendik:

Zer da trotian?

Trotian zaldiaren eta gurdiaren bitartez gure bizitza erritmoa pausatzen lagundu eta, era berean, amalurrarekin konektatzen laguntzeko ekimena da.

Gaur egun daramagun bizitza azkarrak kalte egiten digu nabarmen. Horregatik, ezinbestekoa da amalurraren eta ortziaren erritmora –berez naturala duguna- bueltatzea.

Zaldiaren trote lasaiak eta erritmoak gure barnea baretzen laguntzen du nabarmen. Baita ere naturarekin harreman zuzena berreskuratzeak.

Zaldia eta gurdia ditugu erreminta nagusi, eta horrekin batera beste hainbat aukera: zaldiarekin kontaktua

Aisialdia eta turismoa

Ibilbide desberdinak eskaintzen ditugu gurdi gainean paseoa eginda,

Urkuluko inguruak ezagutu, parajeetaz disfrutatu eta erritmo pausatuan amalurrarekin bat egiteko.

Eskolak

Natura eta animaliak gertutik ezagutzeko aukera gurdia bitarteko izanda; goiz edo atsaldepasa egiteko plana. Aukera dago, baita ere, ikasleekin tailer desberdinak egiteko: taldeka paseo motzak egin eta natura, animali, sendabelar edo zaldiaz ikasteko, hain zuzen ere. Adibidez, gurdian ibili aurretik zaldia nola prestatzen eta nola zaintzen den, baita berarekin komunikatu zaldia bera ere ezagutzeko.

Arreta berezia duten kolektiboak

Zaldiarekiko hurbiltze eta sentitze prozesua, naturaren eta zaldiaren erritmoa barneratzea, zaldia prestatzeko prozesuan parte hartu, eta paseoa gurdiaren gainean.

Elkartearen, taldearen edo pertsonaren beharretara egokitzeko malgutasuna.

Embalse de Urkulu

Paseo en familia por el embalse de urkulu, pulmón verde de Debagoiena